'Euskara-harrera' ikastaroa antolatu dute zarauztar etorkinentzat

Azaroaren 2an ekingo diote ikastaroarekin, eta otsailaren 4an amaituko da. Goizez nahiz arratsaldez emango dira saioak.

Beste urte batez, abian da Euskara harrera ikastaroa herrian. Etorkinen egokitzapena eta integrazioa bultzatze aldera, euskara ikastaro trinkoa antolatzea erabaki du beste behin udalak. Ikastaroaren bidez, euskarazko oinarrizko esaldiak ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek, eta aldi berean, herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ere emango zaie. 

Azaroaren 2an ekingo diote ikastaroarekin, eta otsailaren 4an amaituko da. Goizez nahiz arratsaldez emango dira saioak, lau taldetan banatuta. 9:30tatik 11:00etara, astelehen eta ostegunetan edo astearte eta ostiraletan. Arratsaldetan, aldiz, 18:00etatik 19:30etara, astelehen eta azteazkenetan edo astearte eta ostegunetan. 

Hala ere, aurtengo osasun egoera dela eta, talde txikitan antolatuko dituzte taldeak. Gainera, astean bitan bakarrik izango dira aurrez aurreko klaseak, besteak online bidez egingo dituzte. 

Izen ematea

Ikastaroan izena emateko azken eguna urriaren 28an izango da. Parte hartu nahi dutenek 943-005127 telefonora deitu, jaranguren@zarautz.eus helbidera idatzi edo Zigordia kaleko 33. zenbakira joan beharko dute.