Igandean ezingo da Zarauztik AP-8 autobidera sartu, Irungo noranzkoan

Horren ordez, autobidera sartzeko Orioko sarrera erabiltzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Aztiko zubibidea birgaitzeko azken faseari ekingo diote asteburu honetan, eta, ondorioz, AP-8 autobideko sarrera  itxiko dute Irungo noranzkoan igandean goizaldeko 01:00etatik 19:00etara. Horren ordez, autobidera sartzeko Orioko sarrera erabiltzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.