Abisu Horia egongo da indarrean gaur arratsaldean marea biziengatik

Onintza Lete Arrieta 2020ko urr. 17a, 11:41

Euskalmet meteorologia agentziak jakitera eman duenez, mareak oso biziak izango dira, olatu handirik espero ez den arren. Horregatik, ohartarazi du balitekeela urak gainezka egitea ohiko lekuetan.

Gaur arratsaldeko itsasgora 17:45 inguruan izango da, eta mareak oso biziak direla ohartarazi du Euskalmetek, eta horregatik, litekeena dela urak gainezka egitea ohiko lekuetan, olatu handirik espero ez den arren. Hala, Abisu Horia indarrean egongo da kostaldean 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Zarauzko hondartzak uneoro zer itxura duen ikusi nahi izanez gero, horretarako aukera dago webgune honetako webkameraren atalean.