Lau film labur emango dituzte Modelon Kongo, Bolivia, India eta Mozambique ardatz hartuta

Onintza Lete Arrieta 2020ko urr. 18a, 12:49
'Miradas' filmeko fotograma bat

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak doan eskainiko du zinema eta giza eskubideak lotzen dituen saioa, asteartean, urriaren 20an.

Zinema eta giza eskubideak gaitzat hartuta, lau film labur eskainiko ditu asteartean, hilaren 20an, Zarauzko Solidaritate Koordinadorak Modelo zinema aretoan. 19:30ean hasiko dira emanaldiak, eta lau herrialdek hartuko dute protagonismoa: Kongok, Boliviak, Indiak eta Mozambiquek.

Film bakoitza ondoko informazioa zabaldu dute antolatzaileek:

  • Tournees izena du Kongoko film laburrak, 2018an egina da, eta 19 minutuko iraupena du.
  • Altura de vidas filma Bolivian egina da, zazpi minutuko iraupena du, eta hori ere 2018an egin zuten.
  • Oceano Esperanza film laburrak India du ardatz, 2018koa da, eta 23 minutuko iraupena du.
  • Miradas izena du Mozambiqueko istorioak, 25 minutu irauten ditu, eta 2015ean egina da.