Haizete handia izan da bart Zarautzen ere, eta kalteak eragin ditu herriko puntu askotan. Nafarroa kalean, esaterako, bi zuhaitz handi sustraitik atera ditu haizeak, ondoko etxebizitzetako balkoiekin talka eginez. Hainbat farola ere bota ditu haizeak, eta Pilartxo Enea inguruko bizilagunak ur zerbitzurik gabe utzi ditu. Hauek dira haizeteak eragindako kalteen irudiak.