Bideoa: Gorka Aranberri patroiarekin solasean, Santurtzira joango dela iragarri berritan

Mireia Galarza Bastida 2020ko urr. 21a, 13:00

Gorka Aranberri zarauztarrak ibilbide luzea du arraunean. Bere sorterrian, Zarautzen hasi zen 2000. urtean, 13 urte zituela. Handik Bermeora joan zen, Urdaibaira, eta sei urte egin zituen bertan. Etxe ingurura etorri zen berriro 2017an, Oriora, hain zuzen. Orain, helburu desberdinak tarteko, Santurtzira joango da.