Euskaraldia 2020

Euskaraldian izena eman daiteke jada

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 22a, 09:00

Izen-ematea online egitea gomendatu dute antolatzaileek, baina zabalik egongo da Euskaraldiaren bulegoa ere. Txapak han izango dira eskuragai.

Azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Aurten ere milaka Belarriprestek eta Ahobizik hartuko dute parte "hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial" horretan, "euskararen erabilera handitzeko" asmoz.

Antolatzaileen esanetan, "euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi dugun 16 urtetik gorako herritarrok hartuko dugu parte Euskaraldian". Izen-ematea irekita dago jada, eta online egitea gomendatu dute, atari honetan. Dena den, aurrez aurre izena emateko aukera ere badago, Euskaraldiaren bulegora (Zigordia kalea, 34) jota.

Belarriprest eta Ahobizi txapak ere bulegoan banatuko dituzte. Pilaketak ekiditeko, izen-emateak egin ahala, txaparen bila joatera dei egin dute antolatzaileek. Gainera, hurbileko pertsonei dagozkien txapak jasotzeko aukera izango da.

Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik Euskaraldiaren bulegoa, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

Erlazionatuak