Igandean izango da 'Hai, ametsetako arrantzalea' antzezlana, Modelon

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 23a, 12:30

3-8 urte arteko haurrei zuzendutako antzezlana da. Sarrerak online eskuratu daitezke jada, tickets.kutxabank.es plataforman.

Joana Rhein eta Miguel Crespi sortzaileen lanaren fruituetako bat da Hai, ametsetako arrantzalea ikuskizuna. "Magia, txotxongiloak eta poesia bisuala" dira antzezlan honen oinarriak, hitzetara jo gabe. 3-8 urte arteko haurrei zuzendutako lana da, eta Modelo aretoan izango da ikusgai igande honetan, urriak 25.

17:00etan emango diote hasiera ikuskizunari. Sarrerak Modeloko txartel-leihatilan 4 euroan eskuratu ahal izango badira ere, online ere eros daitezke jada, tickets.kutxabank.es plataforman.

Hona hemen Hai, ametsetako arrantzalearen sinopsia:

"Hitzik gabeko antzezlan honetan, itsas kurkuilu batek ozeanoaren musika egiten du kartoizko ontzi batean. Abiatu da Hai amets arrantzalearen abentura poetikoa, irudimenaren itsasoan barrena".

Erlazionatuak

Udazken koloreak oholtza eta koadroetan

Dorleta Agiriano Lai 2020 ira 30 Zarautz