Kanaria uharteetara bi bidaia zozkatuko ditu Zurekinek

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 25a, 09:00
(Zurekin Ostalarien Elkartea)

"Herritarren kontsumoa bultzatzeko asmoz", kanpaina berria jarri du martxan Zurekin Ostalarien Elkarteak, B The Travel Brand bidaia-agentziarekin elkarlanean. Hala, Kanaria uharteetara bi bidaia zozkatuko dituzte, bi lagunentzako bakoitza. Zozketan parte hartzeko, Zurekineko saltokietan kontsumitu eta eskuragai egongo diren txartelak bete beharko dira. Azaroan izango da zozketetako bat, eta abenduan bestea.

50 komertzio baino gehiago barne hartzen ditu Zurekinek, eta elkarteko presidente Martin Argiñanok azaldu duenez, "benetan zaila" izaten ari da urtea sektorean. "Horri aurre egiteko ekintza berriak" jarriko dituzte martxan Zurekineko kideek, tartean, orain iragarri dituzten zozketak.