Hartu Hitza Euskaraldian (2)

Azaroaren 22ra arte, astero egingo dugu Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa. Parte hartzaileek beti zazpi galdera erantzun beharko dituzte, eta finen aritzen direnentzat izango dira sariak. Astero zazpi banatuko dira, eta zortzigarren sari bat egongo da parte hartzaile guztien artean zozkatuko dena. Zarauzko Euskaraldiak eta 'Zarauzkohitza.eus' atariak elkarlanean sortu dute lehiaketa Euskaraldiari bultzada emateko.