Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 22, 26 eta 27 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte bart gauean, pertsona bati ustez beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Aditzera eman dutenez, 22:00ak aldera telefonoz jakinarazi zion herritar batek Ertzaintzari hiru gizonezkok lapurreta egin berri ziotela "bultzaka eta beldurraraziz". Biktima onik atera zen gertaeratik.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren gertaeren lekura, eta hiru susmagarri atxilotu zituzten, "indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta". Une honetan polizia etxean daude atxilotuak, eta datozen orduotan eramango dituzte agintari judizialaren aurrera.