Pentsio duinen aldeko aldarria kaleratu dute pentsiodunek, beste aste batez

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 26a, 13:05

Astelehenero egiten dute pentsio duinen aldeko mobilizazioa Zarauzko pentsiodunek. Gaur, urriak 26, beste behin atera dituzte kalera haien aldarrikapenak: besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu dute. Murrizketen aurkako oihuak ere ozen entzun dira Alde Zaharrean.

Pentsiodunen mugimenduko kideek azaldu dutenez, momentuz aurrera egingo dute ohiko bilkurekin eta protestekin, baina neurri murriztaile berriak argitara atera ahala ikusi beharko dute nola egokitu egoerara. Jakinarazi dute, dena den, jada bertan behera geratu dela datorren larunbaterako Donostian deituta zegoen manifestazioa. Gipuzkoa osoko pentsiodunak ziren joatekoak mobilizazio horretara.