Gezurrezko dikotomiak

Ana Galarraga Aiestaran/Berria 2020ko urr. 27a, 09:55

Ana Galarraga Aiestaranek ondorengo iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako. "Dikotomia faltsuak", ustez dikotomia horiek oinarri dituzten neurriak eta neurri horiek betetzeko baliabideak izan ditu hizpide, besteak beste.

Ohituta gaude zuriaren eta beltzaren artean hautatzera, alde ala aurka egotera. Orain ere, joera hori dugu: ekonomia ala osasuna; eskolak itxita ala irekita; maskara beti jantzita ala inoiz ez; birusa aerosolen bidez garraiatzen da ala tantaxka handietan soilik; txertoa guztiz segurua ala arriskutsua izango da; konfinamendua irtenbidea da ala alferrikako zigorra...

Dikotomia horietako asko, baina, ez dira benetakoak. COVID-19aren gainean oraindik galdera asko dauden arren, zientzialariak ari dira ematen erantzun batzuk. Haiek gizarteratzea ez da beti erraza, ordea.

Horren adibide garbia aerosolen auzia da. Komunikabideek haizatutako eztabaidak zalantzaz bete ditu herritarrak, baina dikotomia faltsu bat du oinarrian: tantaxken eta aerosolen artean ez dago bereizketa garbirik: arnas-bideetatik ateratzen den airean neurri desberdinetako tantak daude, ikus daitezkeenetatik hasi eta ñimiñoetara (horiei aerosol deritzote).

Artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen