Trump ez, eta zer

Larraitz Ariznabarreta 2020ko urr. 28a, 12:04

Amerikako Estatu Batuetako Reno hirian bizi da Larraitz Ariznabarreta zarauztarra. Lurralde hori hauteskunde prozesuan murgilduta dagoen honetan, analisia idatzi du Ariznabarretak 'Berria' egunkarian AEBetako egoera politikoaz.

Harridurak utzitako lekua lotsak hartu du AEBetako bozketa honetan: nola utzi diogu pailazo honi presidente izaten/jarraitzen? Eta, horrekin batera, beldur areagotua: zer ez ote du egingo beste lau urte baditu bere kaudillotasunerako, jakinik ez dela egongo hortik aurrera jokoan ea berriz hautatuko duten —ez bada legez aldatzen zortzi urteko muga!—: hor konpon nire ondoren zer datorren, agenda guztia bete badut ordurako, sarraskiak sarraski.

Eta ulertzekoa da beldur hori, dudarik gabe. Baina, eta irabazten ez badu? Gaitz erdi noski; ez da nolanahikoa, baina, gelditzen den erdi horren panorama: sistema (kapitalismo lotsagabetua); bipartidismo-jokoa (batekin aspertutakoan, beste alderdia, eta segi aurrera); gutxiengoen desboterea (bozka-bazka huts); proletario eta miseriaratuen ezina eta etsia (utikan politika, betor salbatzailea); klase ertainaren eskaste eta ikara; pandemia hau eta etorriko direnak; klimaren, Lurraren, gure guztion hondamendia.

Ez baita mirariz desagertuko Donald Trumpek mobilizatutako oldar apokaliptikoa, eta traba latzak jarriko dizkio, kalean zein hiru botereen jauregietan, bere dogmen kontra doan edozeri: abortu eskubidea, osasun eta hezkuntza publikoa, migranteen duintasuna.

Itxuraz politikak polarizatutako herrialde bat dira AEBak: gorriak (errepublikanoak) eta urdinak (demokratak); landa eremuetako biztanleak eta hiriguneetan bizi direnak; estatu aurrerakoiak eta tradizionalistak, unibertsitate-ikasketak dituztenak eta ez dituztenak; jende arrunta eta intelektualak; Trumpen berriketa arrunta gustuko dutenak (sadbadamazing), eta haren sinplekeria (gehienetan era sinplean) salatzen dutenak.

Jarraitu testua irakurtzen Berriaren atarian.