Kasu positiboen herriz herriko datuen mapa, 'Berria' egunkarian

Zarauzko Hitza 2020ko urr. 28a, 19:00

Hego Euskal Herriko udalerrietan eta osasun eremuetan 100.000 biztanleko intzidentzia tasa zenbatekoa den ikus daiteke mapan, baita martxoaren 1etik hona herri bakoitzean izandako positibo kopurua ere. Zarautzen 672 kasu izan dira osasun krisia hasi zenetik.

Berria egunkarian Hego Euskal Herriko mapa interaktibo bat argitaratu dute, eta bertan kasu positiboen inguruko udalerrietako nahiz osasun eremuetako informazio zehatza irakur daiteke. Mapa horren arabera, 364,8 da Zarauzko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa —urriaren 26an eguneratu zuten mapa azkenekoz—, eta azken hamalau egunetan, guztira, 85 kasu berri atzeman dituzte. Horrez gain, martxoaren 1etik aurrera herrian izan diren kasu guztien zenbatekoa ere agertzen da; 672 positibo izan dira osasun krisia hasi zenetik hona herrian.