Bideoa: Goizeko itsasaldi harroa

Gorka Eizagirre 2020ko urr. 29a, 14:10

Epsilon hurakanaren etorrerak eragina izan du euskal kostaldean. Harro kolpatu dute olatuek itsas pasealekuaren bazterra, eta olatu ikusgarriez gozatzeko aukera izan da goizean. Irudiok marea behean zegoela hartutakoak dira. 15:00etan izango da gaur marea goian, baina Epsilon ez da iritsi marea bizien garaian, beraz, ez da espero ura asko igotzerik.