Doako sarrera izango du Photomuseumek epe batean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 31a, 12:32

Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen mugikortasun arauak direla eta hartu du erabakia Argazki eta Zinema museoak.

Photomuseumek jakinarazi du sarrera doakoa izango dela herritarren mugikortasunean ezarritako murrizketek iraun bitartean. Izan ere, herritarrek beren herrian geratu behar dute konfinamendu perimetrala dela eta. Aldameneko herrietara ere joan daitezke, baina baimenduta dagoen jardueretako bat egitera soilik.