Hartu Hitza Euskaraldian (3)

Azaroaren 22ra arte, astero ari gara egiten Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa. Hirugarren astea iritsi da, eta aurrekoetan bezala, parte hartzaileek zazpi galdera erantzun beharko dituzte, eta finen aritzen direnentzat izango dira sariak. Astero zazpi banatuko dira, eta zortzigarren sari bat egongo da parte hartzaile guztien artean zozkatuko dena. Zarauzko Euskaraldiak eta 'Zarauzkohitza.eus' atariak elkarlanean sortu dute lehiaketa Euskaraldiari bultzada emateko.