[ZOZKETA] Errigorako bi saski zozkatuko ditugu ZARAUZKOHITZA.EUS atariko erabiltzaileen artean

Udazkeneko kanpaina abian du Errigorak. Azaroaren 12ra bitartean egin daitezke Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak www.errigora.eus webgunean (Zarautzen honako tokietan: AEKn, Eguzki tabernan, Lakarin, Orokieta Ikastetxean, Oteitza Lizeoan, Salbatore Mitxelena Ikastolan eta Errigora gunean).

Errigorak bi saski eman dizkigu ZARAUZKOHITZA.EUS atariko irakurleen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Larunbat eguerdian amaituko da parte hartzeko epea, eta larunbat arratsaldean emango ditugu saridunen izenak. Parte hartu, eta zorte on!