Ordutegiz aldatu dituzte Modeloko zinema saioak

Aurreratu egingo dituzte zinema saioak, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako arau berriengatik.

Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurri murriztaile berriak direla eta, 21:00etarako amaituta egon behar dute kultura ekitaldi guztiek. Hori dela eta, Modelo aretoak bere programazioa egokitu beharko du. Zinemaren kasuan, saioak ez dira ohiko ordutegian izango bihartik aurrera.

Bihar, larunbata:

  • 16:45ean El arco magico
  • 19:15ean Erlauntza

Etzi, igandea:

  • 16:45ean El arco magico
  • 19:15ean Erlauntza

Azaroak 9, astelehena (ikusleen egun):

  • 16:45ean Erlauntza
  • 19:15ean Erlauntza

Hemen daude ikusgai Eusko Jaurlaritzak ezarritako arau berriak.