Murkil elkartearen kanpaina berriarekin, hainbat erosketa doakoak izan daitezke

Amaia Urbieta Arruti 2020ko aza. 8a, 10:00

Atzo jarri zuen martxan kanpaina herriko dendarien elkarteak. Azaroaren 22ra arte, Murkil txartelarekin egindako erosketen artean ausaz aukeratutako zenbaitek ez dute ordaindu beharrik izango.

Kanpaina berria egingo du Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak. Azaldu dutenez, doan izan daitezke elkarteko fideltasun txartelarekin egindako erosketak. Saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta horiek ez dira ordaindu beharko. Atzo hasi zen kanpaina, eta hilaren 22ra arte izango da martxan. 

Murkil Txartela ez duenak, baina horrelako kanpainak baliatzeko eskuratu nahi duenak, Nafarroako Caja Ruralera jota edo www.murkil.com webgunean sartuta eskuratu dezake.