Euskaraldia 2020

Banatu ditugu Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako bigarren asteko sariak ere

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 8a, 19:06

Unai Agirrek, Joseba Aizpuruak, Eneko Chicok, Aitziber Arrillagak edo Elene Indok, esaterako, jaso dituzte beraien sariak. Sari berezia Arrillagak eskuratu du, eta irudian ageri dira beste hiru irabazle ere, saria jasotzen. Hirugarren asteko lehiaketa ere martxan da, gaur gauean amaituko da parte hartzeko epea. Bihar jakinaraziko dira beste zortzi irabazleak.

Euskaraldiaren atarian, asteroko lehiaketa egongo da martxan webgune honetan. Zarauzko Euskaraldiak eta Zarauzko Hitzak antolatu dute elkarlanean, eta zazpi galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek: Zarauzko historiaz, kulturaz, euskaraz... galdetuko da, eta zazpiak asmatzen dituztenen artean, zazpi sari banatuko dira astero. Gainera, parte hartzaile guztien artean sari berezia zozkatuko da astero.

Honakoak dira sariak.