Ordutegiak moldatuta bada ere, ikus-entzunezko saioak eskaintzen jarraituko dute Modelo aretoan. Datozen egunetan hiru film eskainiko dituzte: haurrentzako Trolls 2 Gira Mundial animaziozko filma, Sentimental helduentzako komedia espainiarra eta intsumisioari buruzko Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala.
Ondorengo ordutegietan eskainiko dituzte filmak:
Azaroak 14, larunbata:
- 16:45ean Trolls 2 Gira Mundial
- 19:15ean Sentimental
Azaroak 15, igandea:
- 16:45ean Trolls 2 Gira Mundial
- 19:15ean Sentimental
Azaroak 16, astelehena:
- 16:45ean Trolls 2 Gira Mundial
- 19:15ean Sentimental
Azaroak 17, asteartea:
- 19:15ean Bi urte, lau hilabete eta egun bat