Ostalaritzaren aldeko aldarriek hartu dute Lege Zaharren Enparantza

Amaia Urbieta Arruti 2020ko aza. 11a, 13:07

Herritar asko elkartu ditu ostalarien aldeko protestak. Lege Zaharren Enparantzan egin dute elkarretaratzea, SOStalaritza goiburu hartuta.

Zurekin Ostalarien Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute goizean Lege Zaharren Enparantzan SOStalaritza lelopean. Ostalariek bizi duten egoera larria azaleratu nahi izan dute bat egin dutenek, eta ateak ixteko aginduaren aurrean laguntzak aldarrikatu dituzte. Zarautzen negozioa duten ostalariak ez ezik, herritar asko ere bertaratu da plazara, beren elkartasuna adierazteko.

Datorren larunbaterako ere deialdia luzatu du Zurekinek: 12:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan berriro, eta kazerolada egingo dute.

Erlazionatuak