Euskaraldia

Jaso dituzte sariak Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako hirugarren asteko irabazleek

Mikel Fernandez, Maitane Agirre eta Mikel Mendizabal izan dira, besteak beste, Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako hirugarren asteko sarituak. Igandera arte parte har daiteke laugarren asteko lehiaketan, eta astelehenean izango da martxan bosgarren astekoa.

Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Horren atarian, asteroko lehiaketa egongo da martxan ZARAUZKOHITZA.EUS web-orrialdean. Zarauzko Euskaraldiak eta ZARAUZKO HITZAak prestatu dute elkarlanean, eta astean zazpi galdera erantzun beharko dituzte lehiakideek: Zarauzko historiaz, kulturaz, euskaraz... galdetuko da, eta zazpi erantzun zuzen ematen dituztenen artean, zazpi sari banatuko dira astero. Horrez gain, sari bereziak zozkatuko dira parte hartzaile guztien artean.