Bideoan, ostalarien aldeko eguerdiko manifestazioa

Asteazkenean egin zuten aurreneko protesta herrian ostalariek eta herritarrek, ostalaritza sektorea bizitzen ari den egoera gogorra salatzeko eta agintariei laguntzak eskatzeko. Elkarretaratzea izan zen ordukoa, eta gaur, larunbata, manifestazio zaratatsua egin dute ehunka lagunek.

Asteazkenean egin zuten aurreneko protesta herrian ostalariek eta herritarrek, ostalaritza sektorea bizitzen ari den egoera gogorra salatzeko eta agintariei laguntzak eskatzeko. Elkarretaratzea izan zen ordukoa, eta gaur, larunbata, manifestazio zaratatsua egin dute. Zurekin ostalari elkarteak deituta egin dituzte bi protestak.

Aste honetan bertan hainbat adierazpen egin du Iker Basurko Zarauzko Udaleko Ekonomia zinegotziak, azalduz nola lagundu duten ostalaritza, eta aurrera begira ere zer asmo dituzten jakinaraziz. Dena den, gaurko manifestazioaren amaieran “ostalariengan pentsatzeko” eskatu die Jaurlaritzari eta udalari Martin Argiñano Zurekin elkarteko lehendakariak, baita “benetako laguntzak” aldarrikatu ere.