Euskaraldia 2020

Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketaren laugarren asteak baditu saridunak

95 zarauztarrek hartu dute parte Hartu Hitza Euskaraldia lehiaketaren laugarren astean. Oraingoan ere zortzi sari izango dira: galdera guztiak asmatu dituztenen artean zazpi lagunek eskuratuko dute Euskaraldiaren elastiko eta amantal bana, eta lehiakide guztien artean, bestalde, sari berezia zozkatuko da (Euskaraldiaren elastiko, amantal eta lanpasaz gain, Urola Kostako HITZAren urtebeteko harpidetza).

Zozketak eginda, galdera guztiak asmatu dituzten parte hartzaileen artean, ondokoak dira laugarren asteko saridunak:

  • Ane Maite Manterola
  • Laida Mendizabal
  • Ane Arregi
  • Ibon Lopez
  • Ur Iruretagoiena
  • Irati Indo
  • Mikel Mendizabal
  • Tasio Gorrotxategi (sari berezia)

Zarauzko Euskaraldiko arduradunak laster jarriko dira irabazleekin harremanetan, sariak banatzeko.

Bigarren asteko galdera-erantzun zuzenak

1. 1980ko hamarkadan ‘Azucarera del Ebro’ enpresako langileen seme-alaben udaleku zen, eta gerora, bidaiari eta erromesentzako udal aterpetxea. Nola izena du?

  • Sanz Enea
  • Ebro Exea
  • Etxe Txikia

2. Zein hitz erabiltzen da ondorengo hau adierazteko? Gorreri arina edo entzuteko zailtasunak, edota entzun nahi ez duenaren gorreria.

  • Gorraizea
  • Txoro-haizea
  • Hego haizea

3. Zein da Euskaraldiaren aurtengo leloa?

  • Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
  • Euskaraz bizi nahi dut
  • Euskarak 365 egun

4. Noiz sortu zen Zarauzko Kirol Elkartea?

  • 1953
  • 1961
  • 1944

5. 2008an Larrabetzun sortu bazen ere, 2014tik Zarautzen egiten da. Euskal letren plaza da eta euskal literatura sustatzeko helburua du.

  • Literaturia
  • Literaktum
  • Literatur amuak

6. Zenbat egun iraungo ditu Euskaraldiak aurten?

  • 11 egun
  • 15 egun
  • 7 egun

7. Nola izena du, Imanol Urbietak zuzendu zuen eta 60. hamarkadan arrakasta izan zuen abesbatza zarauztarrak? 

  • Oleskariak
  • Txinpirin
  • Montetxio