Hartu Hitza Euskaraldian (azkena)

Iritsi gara Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako bosgarren eta azken astera. Orain artekoetan bezala, parte hartzaileek zazpi galdera erantzun beharko dituzte, eta finen aritzen direnentzat izango dira sariak. Zazpi sari banatuko dira, eta zortzigarren sari bat egongo da parte hartzaile guztien artean zozkatuko dena. Zarauzko Euskaraldiak eta 'Zarauzkohitza.eus' atariak elkarlanean sortu dute lehiaketa Euskaraldiari bultzada emateko. Ostiral honetan hasiko da bigarren Euskaraldia, eta parte hartzera animatu nahi zaitugu. Eman izena azaroaren 19a baino lehen!