Gladys del Estali buruzko dokumentala emango dute Modelon, datorren astean

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 17a, 09:28

Guardia Zibilak 80ko hamarkada hasieran erail zuen Gladys del Estal, Euskal Herrian eraikitzear ziren zentral nuklearren aurkako protesta batean.

Gladys del Estal du protagonista Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa ikus-entzunezkoak. Hurrengo asteartean, azaroak 24, emango dute Modelo aretoan, 19:00etan hasita. Emanaldiaren ostean, gainera, Urola Kostako mugimendu nuklearrean parte hartu zuten hainbat kidek hartuko dute hitza.

Guardia Zibilak 1980ko hamarkada hasieran hil zuen del Estal, tiroz. Tuteran (Nafarroa) izan zen erailketa, Euskal Herrian eraikitzear ziren zentral nuklearren aurkako manifestazio batean. Hain zuzen. Gertakarien inguruan jarduteaz gain, hamarkada horretan nazioartean bizi-bizi zegoen mugimendu antinuklearraren kronika bat jasotzen du dokumentalak.