Ohi bezala, bi ikus-entzunezko film eskainiko dituzte asteburu honetan ere Modelo aretoan. Azkenaldian bogan da euskarazko zinema, eta datozen egunetan euskaraz filmatutako beste lan bat izango da ikusgai: Hil kanpaiak. Imanol Rayo zinema zuzendariak Euskal Herriko landagunean kokatutako zinema beltza egin du oraingoan eta, bertan, hainbat aurpegi ezagun agertzen dira: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Yon Gonzalez... Etxeko txikienentzat, berriz, Trolls 2 Gira Mundial animaziozko filma eskainiko dute gazteleraz.
Honako ordutegi honetan izango dira saioak:
Azaroak 21, larunbata
16:45 Trolls 2 Gira Mundial
19:15 Hil kanpaiak
Azaroak 22, igandea
19:15 Hil kanpaiak
Azaroak 23, astelehena
16:45 Hil kanpaiak
19:15 Hil kanpaiak