Jokin Eizmendik parte hartuko du binakako harri-jasotze txapelketan

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 19a, 09:00

Binakako harri-jasotze txapelketako jardunaldia jokatuko da Pobesen (Araba), 12:00etan hasita.

Jokin Eizmendi harri-jasotzaile zarauztarra Pobesen (Araba) izango da igande eguerdian Gorka Etxeberria oriotarrarekin batera, Binakako harri-jasotze txapelketako saioan. 12:00etan hasiko da saioa, eta haiekin batera aizkolari gazteak ere ariko dira lehian.

Harri hauek erabiliko dituzte Etxeberriak eta Eizmendik: 175 kiloko laukizuzena, 138 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola.