Zarauzko Udalak berritu egin du etxeko eta zaintza lan ordainduen inguruko informazio gida. Aurtengo informazio eguneratua gehitu dute; besteak beste, kotizazio taulei buruz. Nagusiki, sektorean jarduten duten langileen "eskubide eta betebeharrak" azaltzen ditu gidak, "langileei zein familia kontratatzaileei zuzenduta".
Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak dio, "askotan, lan horiek munduko beste leku batzuetatik etorritako pertsonek" egiten dituztela; ia beti, emakumeek. Zarautzen, enplegu horiek Nikaraguatik mugitu diren emakume langileek egiten dituzte "gehienbat", Zorrozuaren arabera.
Doakoa da liburuxka, eta udalaren webgunean, Zarauzko Gizarte Zerbitzuetan edo Emakumeen* Etxean eskura daiteke.