Banatu dituzte aurtengo Salbatore Mitxelena sariak

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 21a, 09:00

Orotara 489 lan aurkeztu dituzte aurten, eta epaimahaiak jakinarazi du zeintzuk saritu dituzten. Dena den, aurten ezin izan da ohiko sari banaketa egin.

Salbatore Mitxelena literatura sariketaren hogeita hemezortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Pandemia dela eta, oraingoan ez da ohiko sari banaketa ekitaldirik egin, baina sariak banatu dituzte jada. Ikastetxe bakoitzean bildu dira sarituak izan diren egileak, eta argazkiak helarazi dituzte.

Guztira, 489 ipuin eta olerki aurkeztu dituzte lehiaketan: 153 C, D eta E mailetan, eta 336 A eta B mailetan. C, D eta E mailetan epaimahaikide izan dira Alazne Martos Blanco (Oteitza lizeoko ordezkaria), Jaione Urreizti Arrizabalaga (Lizardi institutuko ordezkaria), Idoia Artola Malangre (La Salle ikastetxeko ordezkaria) eta Jose Luis Padron Plazaola (idazlea). A eta B mailetan, berriz, Itziar Iruretagoiena (Orokieta Herri Eskolako ordezkaria), Lore Garcia (Antoniano ikastetxeko ordezkaria), Miriam Mendoza (Salbatore Mitxelena Ikastolako ordezkaria) eta Aitziber Etxeberria (idazlea) aritu dira lan horretan. Aktak jasotzen eta aurkezle lanetan, berriz, Hezkuntza departamentuko arduradun Arantxa Aldalur aritu da. Epaimahaiak hala erabakita, ondorengo hauek dira aurtengo saridunak:

  • A1 maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Indultatuak, Aimar Olazabal
    • Bigarren saria: Baserritarraren baratza, Ekaitz Txurruka
  • A2 maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Non zaude bikote, Maite Beistegi
    • Bigarren saria: Unaxen bidaia harrigarria, Andoni Aranberri
  • B maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Txerri kontuak baserrian, Irune Nogales Garate
    • Bigarren saria: Christopher, hegazkineko atea, Alain Liceaga
    • Hirugarren saria: Nire amonaren katua, Kira Leizaola
    • Laugarren saria: Komuneko tapak, Uxue Garces
  • B maila, olerkiak:
    • Lehen saria: Lehen udalekuak, Adei Urbitarte
    • Bigarren saria: Etorkizuna, Maddi Landa
    • Hirugarren saria: Mundu maitea, Izar Quiroga
  • C maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Bolaluma eta papera, Maialen Beistegi
    • Bigarren saria: Azken urtea, Aina Peinador
    • Hirugarren saria: PS, Ibai Beorlegi
  • C maila, olerkiak:
    • Lehen saria: Bizitza, Maialen Silvan
    • Bigarren saria: Hau al da nahi dudan planeta? Julen Legorburu
    • Hirugarren saria: Erantzunik gabeko galderak, Maialen Larrañaga
  • D maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Espetxeko antzalda, Ker Azkue
    • Bigarren saria: 1919, Nerea Lasa
    • Hirugarren saria: Itzala, Maria Fernanda Gonzalez
  • D maila, olerkiak:
    • Lehen saria: Beldur naiz, Jakes Azkue
    • Bigarren saria: Beti bere doinura, Lorea Jauregi
    • Hirugarren saria: Badoa, Nerea Lasa
  • E maila, ipuinak:
    • Lehen saria: Besotik nork heldu, Aner Euzkitze
    • Bigarren saria: 30 segundo, Elliot Jonah Cooke
    • Hirugarren saria: Amaren azken hitzak, Iris Etxeberria
  • E maila, olerkiak:
    • Lehen saria: Abusus non tollit usum, Olatz Aizpurua
    • Bigarren saria: Tximeleta pozoituak, Nadet Aramendi
    • Hirugarren saria: Loraren pasarteen bazen behin, Haizea Yañez