Asteburu honetan ere doakoa izango da sarrera Zarauzko Arte eta Historia Museoan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 23a, 16:30
(Zarauzko Udala)

Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan izaten da zabalik Zarauzko Arte eta Historia Museoa. Azaroa amaitu bitartean, doan sartu ahalko dira Zarauzko, Getariako, Aiako nahiz Aizarnazabalgo bizilagunak.

Datorren asteburuan ere doakoa izango da sarrera Zarauzko Arte eta Historia Museoan. Egun indarrean dauden neurri murriztaileak direla eta, Zarauzko, Getariako, Aiako eta Aizarnazabalgo bizilagunek izango dute museora doan sartzeko aukera. Bisita gidatuetan ere doan hartu ahalko dute parte, modu horretan, "Zarauzko artista adierazgarrienen lanak ezagutzeko" eta parrokiako aztarnak nahiz nekropolia ikusteko. Ordubete inguruko bisita izan ohi da.

Museoa asteburuan izaten da zabalik, hain zuzen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara ostiraletan eta larunbatetan, eta 16:00etatik 18:00etara igandeetan. Bisita gidatuei dagokienez, ondoko ordutegian egiten dira saioak:

  • Ostiraletan eta larunbatetan: 12:30ean eta 17:00etan euskaraz, eta 16:00etan gazteleraz.
  • Igandeetan: 16:00etan gazteleraz, eta 17:00etan euskaraz.

Neurri murriztaileen eraginez, gehienez bost pertsonak egin ahalko dute bisita elkarrekin. Informazio gehiago nahi dutenek edo erreserba egin nahi dutenek, mezu bat bidal dezakete info@menosca.com helbidera .