Txertoaz

Felix Zubia/Berria 2020ko aza. 22a, 16:30

Felix Zubia medikuak ondorengo iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako. "Otsoa iritsi zenean, berandu genbiltzan. Hasi ziren enpresa eta ikerketa taldeak lanean, gaitzaren presiopean. Sekula ez du ikerketak hainbeste aurreratu, eta zientziaren ikuspegitik, benetan interesgarriak dira txertoak garatzeko erabiltzen ari diren bideak".

Zuetako gehienoi ezezaguna egingo zaizue Maria Elena Botazzi-ren izena, baina, une honetan, gizateriaren heroi izan zatekeen bera eta Houstongo Medikuntza Tropikalerako Baylor Eskolan zuzentzen duen lantaldea. Koronabirus berria, edo SARS-CoV-2a, ez delako munduan bat-batean agertu. 2002an haren anaia izan zen SARS-CoV birusak 8.000 gaixo eta 800 heriotza inguru eragin zituen, gehienak Asian. Eta 2012an beste koronabirus larri baten agerraldia izan zen, MERS-CoV izeneko bere lehengusuak eragina, eta ehunka heriotza eragin zituena. Koronabirusak mundu mailako infekzio larrien eragile zirela, eta larriagoen eragile izango zirela ikusirik, hainbat zientzialarik txertoak garatzeko lanak abiarazi zituzten, eta Botazziren taldeak lehen txertoa garatua zuen. Baina 2016an, gizakietan txerto honen lehen probak egitera zihoazenean, inork ez zien dirurik eskaini. Finantzaketa bila joan zirenean, eta hiru milioi euro behar zituzten (gutxiagorekin ere moldatuko omen ziren), lehentasun handiagoak zirela esan zien begi eta buru zoliko norbaitek. Dirua ukatu, eta proiektua tiradera batean geratu zen.

Artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen