Euskaraldia 2020

Hauek dira Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketaren azken asteko saridunak

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 23a, 12:06

Atzo amaitu zen bost aste iraun duen Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa. Azken asteko galdera sorta 73 lagunek erantzun dute, eta horietako 23k asmatu dituzte erantzun guztiak. Astero bezala, zortzi sari banatuko ditugu: 23 horien artean zozketa egin eta zazpik jasoko dituzte euskaraldiaren elastiko eta amatal bana, eta parte hartu duten guztien artean zozkatu dugu sari berezia. Hemen daude ikusgai irabazleak eta galderen erantzun zuzenak. 

Amaitu da Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa. Atzo izan zen azken galdera sorta erantzuteko aukera, eta, zozketak eginda, galdera guztiak asmatu dituzten parte hartzaileen artean, ondokoak dira lehiaketako azken saridunak:

  • Jone Lete
  • Maialen Agirrezabal
  • Imanol Esnal
  • Bentura Etxabe
  • Pedro Baraibar
  • Amaia Arruti
  • Lourdes Iruretagoiena
  • Olatz Rezabal (sari berezia)

Bigarren asteko galdera-erantzun zuzenak

1. Zarauzko hondartzak zenbat metro ditu luzeran?

  • 3.200
  • 2.500
  • 2.000

2. Duela 40 urte, zertarako bideratu zuen Jose Angel Iribarrek bere omenezko partidan ateratako dirua (orduko 11 milioi pezeta)?

  • futbol-zelaia berritzeko
  • kirol udalekuak antolatzeko
  • euskarazko kirol hiztegia egiteko

3. Noiz ospatu zen aurreneko aldiz “Kilometroak” jaia Zarautzen?

  • 1987
  • 1977
  • 1995

4. Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Maria Kristina Austriakoa errege-erreginek Zarauzko Real Golf Kluba inauguratu zuten. Noiz? 

  • 1929ko ekainaren 26ean
  • 1916ko uztailaren 31n
  • 1950eko abuztuaren 15ean

5.  Euskal Pizkundearen garaian, euskal kulturaren eta literaturaren loraldia bete-betean zegoenean, (1932 urtean, hain zuzen), Zarautzen sortutako argitaletxearen izena:

  • Itxaropena
  • Susa
  • Pamiela

6. Zein ekitaldi egingo da/dira Zarautzen, Euskaraldiak irauten duen bitartean?

  • Ezer ez
  • Bakarrizketa umoretsua eta bertso-saio tematikoa
  • Kike Amonarrizen hitzaldia

7. Zer urtetatik ari da zarauztarrak informatzen 'Zarauzkohitza.eus' webgunea? 

  • 2020tik
  • 2010etik
  • 2016tik