Eskuragai dago 'Gustav: hondoratze baten istorioa' liburuxka

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 23a, 15:15
(Zarauzko Udala)

Venancio Ameztik idatzitako istorioa da, eta "Zarautzen hondoa jotako Gustav itsasontziaren informazioa ematen da bertan".

Sanz Enea kultur etxean eskuragai dago Gustav, hondoratze baten istorioa liburua, dohainik. Venancio Ameztik idatzitako irakurgaia da, eta Zarauzko Udalaren esanetan, "Zarautzen hondoa jotako Gustav itsasontziaren informazioa ematen da bertan". "Karmeldar oinutsen komentuko lehen kapilaua" izan zen Amezti.

"Zarauzko historia plazaratzeko eta irakurzaletasuna bultzatzeko" asmoz eman du argitara liburua udalak.