'Genero problematika hezkuntzan' hitzaldia antolatu du biharko IAk

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 24a, 16:00
Hainbat herritan mobilizatzera deitu zuen IAk iazko azaroaren 25ean. Irudian, Tolosa. (IA)

Putzuzulo gaztetxean izango da hitzaldia, 16:30ean. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina jarri dute martxan IAko kideek.

Bihar izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta ikasleek ere helduko diote indarkeria matxistaren lanketari. Urola Kostako Ikasle Abertzaleek, esaterako, hitzaldiak prestatu dituzte Zarautzen nahiz Zumaian. Genero problematika hezkuntzan landuko dute bi saioetan; Zarautzen, hain zuzen, Putzuzulo gaztetxean egingo dute hitzaldia, 16:30ean hasita.

IAko kideek Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina abiatu zuten azaroaren 25aren harira, eta horri lotuta antolatu dute biharko saioa ere. "Egiturazko indarkeriak gaur egun betetzen duen paperari" eta, zehazki, "indarkeria matxistak egun jokatzen duen funtzioari" egin diote azpimarra kanpainan, eta azaldu dute "emakumeen heziketarako ezinbesteko instituzioa" dela hezkuntza-sistema. Hori eta gehiago izango dute hizpide bihar arratsaldean.