Bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du Balurdinek aurten ere

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 26a, 14:53

Abenduaren 2an, 3an eta 4an bilduko dituzte jostailuak, eta 8an eta 9an izango da salmenta. Aurten Hiritarron Harrera Sarearentzat izango dira irabaziak.

Balurdinek, Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Elkartea, bigarren eskuko azoka prestatu du abenduaren hasierarako. Iaz Dislegi elkartearentzat izan ziren irabaziak, eta oraingoan, Hiritarron Harrera Sareari bideratuko diote eskuratutako zenbatekoa.

Abenduaren 2an, 3an eta 4an jasoko dituzte jostailuak Itxasmendi auzo elkartean, hain zuzen, 09:00etatik 10:00etara, 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 16:30era. Salmenta, aldiz, handik egun gutxira izango da, abenduaren 8an, 9an, 10ean eta 11n. Abenduaren 8an 11:00etatik 13:00etara bitartean salduko dituzte jostailuak. Abenduaren 9an, 10ean eta 11n, ordea, 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:30era izango da salgai materiala.