2020/12/03 09:00 - 16:30

Azoka

Bigarren eskuko jostailuen azoka: bilketa

Bigarren eskuko jostailuen azoka: bilketa
Itxasmendiko auzo elkartea, Zarautz

Balurdinek, Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Elkartea, bigarren eskuko azoka prestatu du abenduaren hasierarako. Iaz Dislegi elkartearentzat izan ziren irabaziak, eta oraingoan, Hiritarron Harrera Sareari bideratuko diote eskuratutako zenbatekoa.

Abenduaren 2an, 3an eta 4an jasoko dituzte jostailuak Itxasmendi auzo elkartean, hain zuzen, 09:00etatik 10:00etara, 11:30etik 12:30era eta 15:00etatik 16:30era.