Felix Zubiari eman diote Rikardo Arregi saria

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 26a, 20:03
(Ana Galarraga)

Kazetaritza arlorako izan zen hautatua Osasun Etxea irratsaioa. Gaur izan da sari banaketa ekitaldia, eta saioan parte hartzen duten Felix Zubia mediku zarauztarrak eta Arantxa Artzak jaso dute Rikardo Arregi kazetaritza saria. "Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea" da sariketaren helburua.