Etxean jokatuko dute herriko kirol talde nagusiek asteburuan

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 27a, 09:01
Aiala Zarautz taldea, Aritzbatalden jokatzen. (Luis Epelde)

Beste arloetan bezala, eragin zuzena izan du COVID-19aren ondoriozko egoerak kirolean ere. Herriko talde gehienek ezin dute lehiatu une honetan. Dena den, erdi-profesionalak diren taldeek badute lehiatzeko aukera, eta aste honetan, denek etxean jokatuko dute. 

Indarrean diren arauak tarteko, partidak ikuslerik gabe jokatuko dira.

Hemen dago ikusgai asteburu honetako ZKEren kirol egitaraua.