Gabonetako argiekin jantzi dituzte Zarauzko kaleak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 29a, 12:30

Iluntzea heltzearekin batera piztu zituzten atzo Gabonetako argiak Zarauzko kaleetan. 

Gabon jaiak hasteko oraindik hilabete inguru falta badira ere, dagoeneko piztu dituzte garaiarekin lotutako argiak Zarauzko kaleetan. Atzo iluntzean piztu zituzten. Pandemiak eragindako osasun krisialdiagatik normalean baino hutsago dauden kaleei halako alaitasun puntu bat eman nahi diete argi hauek. 

51.500 euroko kostua izango du Gabonetako argien muntaketak, eta aurten, Zarauzko Udalak ordainduko du osorik