Bosgarren urtez jarraian, pertsona errefuxiatuen aldeko Txokolatada Solidarioa egingo dute Zarautzen. Hotz Zarautzek prestatuko du otordua oraingoan ere, eta aurreko urteetan bezala, La Perla kafetegian eskainiko dute jatekoa eta edatekoa, 4 euroan.
Igande honetan, abenduak 6, izango da txokolatada. 17:00etatik 19:00etara bertaratzeko deia egin dute, baina txokolatea lehenago amaitzen bada, bukatutzat emango dute ekimena.