Aurten ere martxan da Euskara-Harrera ikastaroa Zarautzen. Urrian izan ohi da izen-ematea, eta ikasturte honetan 21 ikasle ari dira eskoletan parte hartzen. Hiru talde sortzea lortu dute, eta Udal Euskaltegian egiten dituzte klaseak, goizez nahiz arratsaldez.
Beste urte batez, "munduko bazter ezberdinetatik" Zarautzera mugitu diren pertsonak ari dira euskara ikasten; besteak beste, Guatemalatik, Kolonbiatik, Nikaraguatik, Hondurasetik, Etiopiatik nahiz Argentinatik. Aurreko ikasturtean 30 lagun inguruk eman zuten izena ikastaroan, baina aurten, COVID-19ari lotutako arrazoiak medio, mugatu egin dituzte plazak.