Argiak pizteko sistema aldatu dute Urtetako frontoian

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 3a, 14:30
(Zarauzko Udala)

Sistema automatikoa izan ordez, frontoia erabiltzen dutenek piztu eta itzali beharko dute argia.

Urtetako frontoian argia pizteko eta itzaltzeko sistema aldatu du Zarauzko Udalak. Orain arte, automatikoa zen sistema, eta argia martxan izaten zen 18:00etatik 23:00ak arte, egunero. Aurrerantzean, ordea, botoi bidezko argiteria izango da: frontoia erabiltzeko bertaratzen direnek piztu eta itzali beharko dituzte, eta 17:00etatik 23:00etara bitartean izango da aukera.