Martxan dira Herri Eskolak Putzuzulo gaztetxean

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 6a, 12:22
(Urola Kostako IA)

Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, Herri Eskolak ari dira egiten gaur goizean Putzuzulo gaztetxean, "Jaiegun arrotzei intsumisioa!" lelotzat hartuta.

10:30ean hasita, Kontrol soziala hezkuntzan hitzaldia eskaini dute, eta hamaiketakoaren ostean, ildo horrekin zerikusia duen tailerra egin dute gaztetxean bertan.