Aurten 31 establezimenduk lortu dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 9a, 16:30

Bai Euskarari Elkarteak eta Zarauzko Udalak berritu dituzte 31 establezimenduren ziurtagiriak. Horrekin, euskaraz jarduteko konpromisoa berretsi dute saltokiek. Iaz, 34 izan ziren ziurtagiria eskuratu zutenak.

Bai Euskarari Ziurtagiriak berritzen dituzte urtero Bai Euskarari Elkarteak eta Zarauzko Udalak. Udaletxean izan ohi da lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldia, baina aurten, pandemia dela-eta, ez dute egingo. Dena den, Zarauzko 31 establezimenduk eskuratu dute aurten egiaztagiria, eta beste urte batez berretsi dute "euskaraz lan egiteko eta bizitzeko" konpromisoa. Aurreko urtean, 2019an, 34 negoziok lortu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria.

Ondokoak dira, hain zuzen, 2020an ziurtagiria berritu duten establezimenduak, "zerbitzua eta lana euskaraz", "zerbitzua euskaraz" edo "euskararen bidean" ereduetan:

  1. Andere Produktu Profesionalak. Zerbitzua euskaraz.
  2. Asti Pinturak. Euskararen bidean.
  3. Bioararteko Landa-Ingurumen zerbitzuak. Zerbitzua euskaraz.
  4. Blasenea Mintegi Ekologikoak. Zerbitzua euskaraz.
  5. Borda Ardoak. Zerbitzua euskaraz.
  6. Chapucetti Diseinuak. Zerbitzua euskaraz.
  7. Eguzki Taberna. Zerbitzua euskaraz.
  8. Ekia pentsioa. Zerbitzua euskaraz.
  9. Ekolio Olio Birziklapena. Zerbitzua euskaraz.
  10. Etxabe Confort. Euskararen bidean.
  11. Euskadiko Halterofilia Elkargoa. Zerbitzua euskaraz.
  12. Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L. Zerbitzua euskaraz.
  13. Hotel Restaurante Argiñano. Euskararen bidean.
  14. Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L. Euskararen bidean.
  15. Iruretagoiena Harategia - Kukulu. Zerbitzua euskaraz.
  16. Laguntasuna S.Coop. Euskararen bidean.
  17. Laia Janari Denda. Zerbitzua euskaraz.
  18. Lizardi lanerako arropa-denda. Zerbitzua euskaraz.
  19. Lurberry Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa. Zerbitzua euskaraz.
  20. Martiarena zapategia. Zerbitzua euskaraz.
  21. Mendizabal Kinkila Denda. Zerbitzua euskaraz.
  22. Orizar Burdindegia S.L. Euskararen bidean.
  23. Oteitza Lizeo Politeknikoa. Zerbitzua eta lana euskaraz.
  24. Salbatore Mitxelena Ikastola. Zerbitzua euskaraz.
  25. Solozabal Autoeskola - Zarautz. Zerbitzua euskaraz.
  26. Talai Berri Txakolindegia. Zerbitzua euskaraz.
  27. Tropela Informatika eta Euskara Elkartea. Zerbitzua eta lana euskaraz.
  28. Ulacia Bidaiak S.L. Euskararen bidean.
  29. Zarauzko AEK euskaltegia. Zerbitzua eta lana euskaraz.
  30. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz. Zerbitzua euskaraz.
  31. KSB Itur Spain S.A. Euskararen bidean.

Urola Kostako Hitzak aspalditik dauka Bai Euskarari Ziurtagiria, baina aurtengoan ez du berritu. Izan ere, hemendik aurrera Urolako Komunikazio Taldeak emango du izena ziurtagiria eskuratu eta berritzeko.