-1-
Bi mila eta hogei urtea
izango dugu gogoan
Azken urteetako marka denak
hautsi ditu oraingoan
Zer dela eta?
Jarri arreta (bis)
-2-
Txinan sortutako izurriak
ondoren munduan bira
Bazter guztiak zeharkatuaz
heldu zen gure herrira
Horrela ote?
Hala diote (bis)
-3-
Lehen urratsak eman zituen
hemeretzi amaieran
Hemendik urruti zegoenez
guk segi ohiko eran
Asian dago
Gu lasaiago (bis)
-4-
Koronabirus zuen izena
Monarkiko alegia!!
Orain “Pandemia”gazteleraz
Euskaraz "Miako ogia"?
Baina izena
da gutxiena (bis)
-5-
Hemen neurrien lehen urratsak
martxoan erdi aldera
Ordurako kaltetu andana
presaka erietxera
Denbora galdu
Nahiko berandu (bis)
-6-
Lantegi oro ta denda batzuk
izan ezik,dena itxi!!
Jende gehiena konfinatuta
Kalera ezin iritsi
Txakurrekin bai
Bakarrik, nanai!! (bis)
-7-
Kutsadurak zuen arriskua
nahiz latza zela ohartu
Saihesteko garbitze neurriak
eskuetara mugatu
Kalte bortitza
Neurri murritza (bis)
-8-
Izurritean lehen uneetan
musukoaren beharra
ez zen ikusten nahitaezkoa
Horrek zuen usain txarra
Musuko falta
Aitzaki, alta? (bis)