Agortu dira Buffaloren kontzerturako eta 'Ene ba!' ikuskizunerako sarrerak

(Alberto Beloki)

Buffalo Zarauzko musika-taldea ostegun honetan, hilak 16, ariko da zuzenean Modelo aretoan. Hilaren 23an, aldiz, Ene ba! antzerki emanaldia izango da Modelon, Txalo Produkzioaken eskutik. Kultura Sailak jakinarazi berri duenez, ordea, amaitu dira jada bi saioetarako sarrera guztiak.